XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NATUR ZIENTZIETAKO TAXONOMI UNITATEEN TRANSKRIPZIO-ARAZOAK I- PRINTZIPI0 NAGUSIAK Zoologi eta Botanika-alorretan arazoak sortzen dira sail horietako unitate taxonomikoak transkribatzeko orduan.

Batetik unitate horien bukaerak zaindu eta aztertu behar dira ongi (ikus II.3.) eta bestetik gainontzeko letra guztien transkripzioa erabaki (ikus I.5.).

I.1. AURREOHARRAK a) Mundu osorako, eta inongo salbuespenik gabe, bizidun bakoitza bi hitzez izendatzen da: lehenengoak GENEROA adierazten du eta bigarrenak ESPEZIEA.

Honela, bagoa Facus sylvatica da eta astoa Equus asinus.

b) Generoz goiko unitateak (hau da, Familiak, Ordenak, Klaseak, etab.) oso sarritan generotik erakarrita egiten dira; honela, esate baterako, PAGACEAE familia (bagoa = Fagus FAGACEAE), edo eta EQUIDAE familia (astoa = Equus EQUIDAE).

c) Bestetan, unitate horien izenek ez dute Genero batekiko loturarik, ez dira Genero batetik eratorriak.

Honela, SIPHNARTERA, CRSSOPTERYGII, CILIATAE, CHOLOROPHYCEAE.

a) Latinezkoa bazterrezina bada ere, hizkuntza batzuetan bertako ohizko ebakera eta grafiara egokitutako forma kultu bat erabili ohi da horren ondoan.

Honela, espainieraz: SIFONAPTEROS, CROSOPTERIGIOS, CILIADOS, CLOROFICEAS.